XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GABRIEL PEREZ (1962-1965) Iberdueroren sarera lotzeko lanak hasi zituzten. Ospitaleak bertatik argindarra lortzeko.

Igerilekuaren lanak ere epe honetan hasi ziren (1965ean zabaldu zuten).

Urte hauetako beste gertaera esanguratsu batzuk hauek izan ziren: 2.000 pinuren landatzea eta Tomasena lursailaren erosketa.

ANGEL ENCINAR (1965-1971) 1966an Ospitaleko sukalde berria lanean hasi zen, antzinakoaren ordez.

Horrez gain, San Juan de Dios pabilioian berrizte lanak burutu zituzten, tailerretarako eraikin berriak egin ziren eta hilerrian nitxo berriak gehitu.

Urte hauetan zehar, Burgosko Diputaziotik lehendabiziko gaixoak heldu ziren.

Gainera, pazienteek laborterapiako lan gehiago egingo dute eta Respaldizan estantzia ugari egin ziren

ALFONSO MOLDES (1971-1974) Inguruko herrietatik (Oñati eta Bergaratik, gehienbat) hainbat lagun talde heldu ziren Ospitaleko gaixoak bisitatzeko.

1973an Ospitalearen 75. urte-urrena ospatzeko ekitaldiak burutu zituzten.

SEVERINO POZO (1974-1977) Gaixoei bisita egiteko antolatutako taldeen etorrerek urte hauetan ere segitu zuten.

Azkoitian, aldiz, Santa Ageda zentruko ospitalei omenaldia egin zitzaien.

EFREN SUAREZ (1977-1979) Nagusi honek gogor egin zuen lan Aldundiekin zituzten hitzarmen ekonomikoak hobetzeko, eta konbenioetan hobekuntza nabariak lortu zituen.

1979an erreforma lanak hasi zituzten San Rafael pabilioiko logeletan eta kontabilitaterako tresna elektronikoa ere ekarri zuten.